12 etxalde eta lekuko kalitatezko ekoizpenak

12 etxaldeak

Belazkabieta: Leire ta Panpi OLAIZOLA

 

Etxaldeko bioaniztasuna balorizatu nahi dugu, natura errespetatuz

Panpi Olaizola, menditako gidak, Leire Iturralde bere bizilagunarekin, etxaldearen segida hartu dute.

Ehun bat sasi ardi hazten ditugu Basaburu auzoan, Ezpeletan, kokatua den gure etxaldean. Gure ardiak etxaldeko alhaz bazkatzen ditufu eta udan ondoko mendietan. Neguan, zerealez osatzen dugu beraien janaria.

2 urteko zikiro tradizionala saltzen dugu zuzenki.

Badu hiru belaunaldi etxaldean ezpeletako biperra ekoizten dela.

Hazien hautaketatik landatzerarte, biltzetik idortzerarte, biper hautsa eta soken fabrikazio etapa guziak egiten ditugu.

Gure sagarditik etorritako, bertako sagar motekin egindako jelera eta ezpeletako biperra nahasirik, Sagarmin gure espezialitatea egiten dugu.

Nere aitatxik landaturiko gereziekin Itsasuko erreximenta ekoizten dugu.

Etxaldeko adanak transformatzen ditugu baita ere erreximentan.

Hektara batean berrehun fruitu arbola landatu ditugu. Kofoin batzuek polinizazioa errexten dute gure fruitu arbolentzat eta ezti pixka bat ematen.

Arto gorria ere ekoizten dugu, bertako mota zaharra dena. Horren irina saltzen dugu partikularreri eta okindegi batzueri.

Mendia maitez, gure etxaldea bisitatzea proposatzen dugu, oinez edo asto gainean, ttiki ala handientzat.

 

Haitz Ondoa: LARREA Francis

 

Bertakoa jaten dut eta herritarra naiz : bertako laborantza biologikoaren alde, gure kontsumitzaile/aktoreekin harreman etengabean, hein bateko neurriko laborantzaren aldekoa.

40urtetan itzulgunea hartu izanaz eta barazki biologiko onak ekoizteaz harro naiz.

Nere burasoak ez ziren laborariak baina hektarea bat eta erdi lurrekin oilo batzu eta 50 ardi hazten zituzten etxeko gasna egiteko.

2012an instalatu naiz barazki eta fruitugintza biologikoan.

Baratzegintza biologikoan formatuz, ikasi du lanbidearen giltzak zein ziren eta maite dudana egitea : alor desberdinen alditzkatzeak, planifikazioak, eritasunen aurreikustea, belartzarren kentzea, bilketa.

Ehun bat fruitu arbola ezberdin landatu ditut dibertsitatea ukaiteko (gereziak, udareak, mertxikak, adanak, fikoak, sagarrak, mahatsa, gaztainak, eltzaurrak…)

Gaur egun, nere barazki eta fruitu guziak zuzenki saltzen ditut.

Atseroko merkatua egiten dut ezpeletan eta ezpeletako AMAP kontsumitzaile taldean 30 saski banatzen ditut.

Kliente erregular batzuek ere etxaldera etortzen zaizkit.

 

Michelena Stéphane

 

Tradizioa eta modernitatea batzen dituen laborantza herrikoia, ingurumenaz arduratzen dena.

 

Naturaz eta eremu zabalak maite izanik, Stéphane MICHELENA-k lurrak eta etxea erosirik, 2017an plantatu da Irazabal beheria etxaldean.

3 hektaretan ekoizten ditut ezpeletako biper hautsa eta arto gorria (irina eta polenta).

Inguramenaz eta kontsumitzaileen osasunaz arduratzen naizenez, nere ekoizpen guziak biologikoan erematen ditut kontzeptu berri baten bidez : AGROFORESTERIE

Alor guziak bertako fruitu arbolez inguratuak dira : itsasuko gerezia, adan ondoak, sagar ondoak) eta honela ardizkako alorrak baimentzen dizkit, artoa eta ezpeletako biperraren artean.

Eremuen bazterrak, betiko sasiez inguratuak dira eremuak separatzeko batetik eta ekosistema aberasteko biodibertsitatea azkartuz.

Urteekin, Fruitu freskoak eta transformatuak saldu nahi nituzke (erreximenta eta jusak).

Irazabal Beheria etxaldeak, bere produkzioen bitartez, teknika eta baloreen bitartez, tradizioa eta modernitatea batzen ditu, kontsumitzaileen beharrei hobeki erantzuteko.

 

HURPEAU Vincent

 

Ezpeletako biperra ekoizten dut etxalde ttiki batean nere tokiko ingurumen soziala errespetatuz.

Vincent HURPEAU ez da biperrean sortu bere baratzegintza aktibitatea bere eskuez eraiki du.

Laborantzako erakasle, 1999an instalatu naiz nere produkzioak neronek egiteko asmoarekin.

Hektarea bat lur erosi ondotik, nere lehen negutegia instalatu dut loregintza egiteko eta landare salmenta bertan egiteko.

Era berean, ezpeletako biperra ekoizten hasi naiz. Errentan ditudan 2 hektareek alorren alditzkatzea ahlbidetzen didate eta laborantza biologikoan ekoiztea ere bai.

Udaberrian, Biper gorria bertako mota den haziak ereiten ditu eta landare gazteak berlandatzen , alorrean landatu aintzin.

Gure ekoizpenak lortzeko eguraldia elementu garrantzitsua da.

Abuztutik aintzina eta lehen izotzak bitarte, biperraeskuz bildua da naturalki idortua 3 astez , gehigarririk eta kontserbanterik gabe.

36 orenez pasatzen ditut biperrak 50 graduko labe batean azken hezetasuna kentzeko. Biper ehotu ondoan transformatuak dira ezpeletako biper hautsean 

 

Harranea: Aguerre Christian, Bouquerot Martine, Billaud Gilles

 

Hein bateko laborantza, ingurumena ren errespetuan, ekoizpen sano eta gustudun batzuentzat.

Huna etxalde bat nun kolektiboak kalitatea eta balorizazioarekin elkartzen den.

Ursumu eta Artzamendi ren azpian kokatua da HARANEA. Bere eremu ttiki patartsuan, hainbat produkzio balorizatzen ditu : oilasko eta arroltzeak, Kinto zerriak, Ezpeletako biperra eta arto gorria.

Oilo eta oilaskoak kanpoan haziak dira eta JAO rik gabeko bazkarekin. Egun batekin ailegatzen diren xitoak, 6 astetarik goiti kanpoko eremura joaten dira.

Oilaskoak, arto bihiarekin haziak dira bukaeran eta etxaldean hilak 13 eta 20 aste bitarte dituztenean.

Euskal zerriak kanpoan haziak diran 18 hilabete arte, Kintoa sormarkaren araudiaren errespetuan.

Alimentazioa kanpoko bazka, ogi bihia, artoa, colza eta ekilore tourteau az osatua da. Zerrien mozketa etxaldean egiten da.

Ezpeletako biperra eta arto gorria laboratza biologikoan zertifikatuak dira. Arto gorria, irina eta polenta gisa transformatua da eta saldua.

Gure ekoizpenak, Basaburuko saskian aurkitzen dira ( Basaburu auzoko 4 etxaldek o taldea etxeetara partikularrei banaketa egiteko antolatua) eta baita ere Baserria Donibane lohitzuneko merkatu estaliko gunean.

 

Jara Xolan: Marie-pierre, Jean-michel eta Panpi ERRAMOUN

 

Kalitazteko produktu bakarra

Jean Michel eta Marie Pierre ERRAMOUN azkarateko familiako etxaldean instalatuak dira. 2010ean, kalitatezko desmartxa hauitatu dute. Untxien hazkuntza gelditu dute eta euskal xerria eta haragi saltze zuzenaren parioa egin dute.

Blonde aquitaine arrazako behiak kanpoan alhatzen dira. Horrez gain, etxaldean ekoiztutako belar idor et artoa jaten dute.

Gizentze garaian, erosikako zerealekin ostaen dute alimentazioa (garagarra, ogi bihia, luzerna eta lino tourteau ).

Euskal zerriak, kanpoan haziak dira, bazka, zereal, ezkur eta gaztainekin sasoina delarik.

Gaur Panpi beren semea instalatu da eta etxaldean sortu dute haragia transformatzeko gela.

Berek ekoizten dituzte etxaldetik proposatzen dituzten ekoizpenak.

Saltze zuzenean duten experientzia azkarrarekin, haragi gama zabal eder bat garatzen dute baita xarkuteria idorrean ere.

 

Bixartea: Minaberry Corinne eta Sallaberry Patrick

 

IDOKI : laborantza herrikoia eta hein bateko produkzioa defenditzen duen marka.

Patrick SALLABERRY abentura honetan 22 urtetan hasi zen. Gaur bere bizilagunarekin Corinne MINABERRY rekin segitzen duena.

1996an instalatu naiz Bixartea etxaldean eta naturalki naiz gasna transformazioan hasi 1999an.

Etxalde ttiki huntan bizitzeko, nere nahia hein bateko etxaldea atxikitzea da, gasna transformatzeko inportantak diren bi elemntuak segitzeko artaldea eta bere alimentazioa .

Nere ardiak, Manex buru gorriak dira. Urte guzian, ardiek kanpoko alha badute (guttienez4 oren) eta nagusiki etxaldean ekoiztu belar, sorro eta zeralez bazkatuak dira.

Gure esnea Ossau Iraty sormakan transformatzen dugu. Esneki freskoak ere propostazen ditugu ardi esnearekin : camembert, gaztanbera eta zenbera.

Gure etxaldea, Donapaleuko bidean kokatzen da, Lekuine ondoan.

Zuek errezibitzeaz kontent izanen gara.

 

Esnekiak: Dubois Emilie eta Andde

 

Laborantza biologikoa + IDOKI = Kontsumitzailearen eta ingurumeraren errespetua

 

Andde et Emilie DUBOIS k esneki biologiko gama eder bat garatu dute. Hau, banatzen dute izan partikular edo profesionaler.

1996an hartu nuen segida burasoen etxaldean, esne behiekin. 2006an, esnea zuzenki saltzen hasi naiz, partikularrekin tornada bat eskuratzeko parada ukan bainuen. Momentu berean, Emilie juntatu zait, aktibitate berri honek lan gehiago galdetzen baitzuen.

Gure etxaldea laborantza biologikoan da.

Ursuia mendiaren azpialdean, Montbeliarde arrazako gure behiek urteko 10 hilbabetetan kanpoko alha badute, izan gau ala egunez.

Bazka, belar idor eta gehienik etxaldean ekoiztu zereal nahasketaz

Bazkatuak dira.

Gure behien esnea nahiko gizena da esne osaoan, esne erdigaingabetuan, gasna freskoan, gurinean, krema freskoan, iogurta eta panacottan transformatua izateko.

 

AROSTEGIA: Mikel HIRIBARREN, Ramuntxo LASCARAY, Bruno JUNQUET 

 

Bizipoza eta umore onarekin lan egitea dira gure eguneroko baldintzak.

Betidanik, Aroztegia etxaldeak Ossau iraty sormarkapean ekoizten du ardi gasna eta Itsasuko Basaburuko saskia kontsumitzaileen galdeari erantzuteko jakin izan du dibertsifikatzen.

Dibertsifikazio horrek, etxaldean, laborari berrien instalazioa ahalbidetu du.

Laborantza biologikoan den baratzegintza produktzioa garatzeko, Bruno Junquet, « parrainage » kontratupean ari da lanean momentuz, instalatzeko asmoarekin.

2003an, martxan eman zuten barazki ekoiepena Aroztegia etxaldean.

Eremuak Itsasu eta Heleta artean kokatzen dira. 40 bat barazki mota ekoizten ditugu, gustudunak lehenetsiz.

Landare eta haziak, tokiko ekoizleen eskutik heldu zaizkigu (Hazituk Lilia Senpere, Recalde Hazparne, Biscay Ahatsa)

Gure barazkien parte haundiena kanpoko alorrean ekoizten dugu eta eta beste parte ttiki bat barnean.

Ez dugu onkailu kimikorik batere erabiltzen eta landareari ongi garatzeko behar duen denbora uzten diogu.

Eginak diren tratammendu bakarrak, laborantza biologikoaraudian onartuak direnak dira (osin ura, konposta…)

Ezpeletako biper eta barazien produkzioak biologiko konbertsioan dira eta bide hortan ekoiztuak dira.

 

TTUKULUA: Récalde Chantal eta Hervé

 

Kalitatezko desmartxan lanean ari diren etxe ekoizpen egileek ezagupena izatea.

Hervé RECALDE, gasna transformazioan hasi zen Ttkukua etxaldean, bere gurasoen lana segituz.

Chantal RECALDE juntatu zaio, oilo eta arroltze saila garatuz

Nere burasoek, lanbidearen gustua transmititu didate. Biak kanpoan ari izanez lanean, burasoek arditegi bat eraikia zuten lurretan eta ardi batzuek hazten zituzten.

Instalatu naizenean, hazkuntza arra hartu dut, instalzioak modernizatu lana errexteko (ardi deitzeko makina).

2011an, abentura berri bat hasi Ossau Iraty sormarkapean gasna transformazioan hasi naiz.

Manex buru gorri arrazako aridak egunero kanpoan alhatzen dira eta etxaldean ekoiztutako belar eta sorroekin bazkatzen ditugu. Esne guzia transformatzen dugu gasnean. Ganska etxaldean ontzen ditugu 4 hilabetez guttienik.

Chantal, etxaldean biziki inplikatua izanez, bere aldi instalatu da

oilo eta arroltzeak hazteko xedearekin.

Gure arroltze freskoak eta gasnak etxaldetik salzten ditugu eta tokiko merkatuetan.

 

 IHITIA: Léon, Joana et Fantxa URBISTONDO

 

Baliabide naturalak errespetatzen dituen laborantzaren alde, elkar osatzen duten animale kopuru ttikiekin lan eginez, laborantza bizi bat atxikitzeko beti ere kontsumitzaileei kalitatezko ekoizpen sanoak proposatzeko.

Ihitia etxaldea, Larrun eta Suhalmendi ren azpian kokatzen da. Ardi buru gorriak hazten ditugu, behi gorri eta zerri batzu ere.

Fruitu arbolekin pasionatua izaki, badu 25bat urte tokiko sagar motak landatuak ditugula (mandaburua, errezila, anixa, patzulua, geza zuria, mamula…), lehen etxalde guzietan zirenak.

Haueki, sagarnoa, sagar jusa eta ozpina ekoizten dugu, era tradrizionalean.

Sasoinez sasoin, sagardiak bere lanak ditu. Neguan, arbolen adar mozketa, udaberrian xertatzea, bazka mozketa. Sagarrak ondu ahala biltzen ditugu abuztutik hasi eta urrira bitarte. Garbiketa eta xehatzeren ondotik prentsaketa egiten dugu. Hortik sagar jusa pasteurizatzen dugu bere kontserbaziorako. Beste parte bat barriketan fermentatzen uzten dugu sagarnoa egiteko eta bere aromak garatzeko gisan. 5 hilabete pasa ondoren botoilaratzen dugu.

Sagarno ozpina egiteko, haitzezko barriketan atxikitzen dugu sagarnoa hilabete batzuez.

Gure artaldea eta behi tropa, kanpoan alhatzen dira eta gainerantzean etxaldeko belar idor, sorro eta zereala nahasketarekin bazkatuak dira. Ardi esnea, Ossau Iratu sor markapean transformatzen dugu eta baita

 

AKELARRE: Lopez Pantxika

 

Nere herrian instalatzeaz harro naiz, ez deusetik abiatu eta.

 

2016ko abenduan instalatu naiz familia kuadrotik kanpo, Akelarrea Etxaldea sortuz.

Aurtendik, etxaldea biologikoarentzat konbertsioan da.

Orain, badut 45 ahuntz buruko tropa Pireneetako eta Rove arrazakoak. Ahalik eta manera sinple eta sanoenarekin haziak dira.Eguraldiaren arabera, kasik egunero kanpoan alhatzen dira, 12 hektara pentzetan. Belar idorrak etxaldeko eremuan eginak dira eta zerealekin osatzen dugu beren janaria.

Ekoiztutako esne guzia, gasna, iogurta, panacotta, esnekonfitura –tan eraldatua da eta baita ere pittika haragia. Landesetako salboin egile batekin kolaboratzen dugu, « kilika », ahuntz baten izena duen, markapean egiten ditudan salboin eta kosmetika gama izaiteko.

Nere produkzioa, Sarako eta Ezpeletako merkatuetan saltzen dut eta laster etxaldetik.